XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizketaren estruktura hauek eta hizkuntzaren estrukturak, kasu, nahiz hitz berberaz izendatuak, ez dira gauza bera.

Elkarren ukatzailetzat aurkitzeak ordea, ez du sentidurik.

Chomsky, halaz ere, estrukturalista batzuen gehiegikerien etsai gertatu da.

Zenbait estrukturalistaren ustez, esate baterako, logikarik ez dago: hizkuntza bakoitzak bere logika berezia du.

Areago: logikarik ez dago hizkuntza-estrukturetatik at.

Hauen ustez, logika estrukturen seme litzake osotara: Aristoteles Dakota'rra izan balitz, bere Logika bestelakoa izango zitzakeen eskierki (Mauthner).

Hots, azken idorokunde batzuek argiro aditzera ematen dutenez, nahiz hizkuntzen sinkroniak erakusten dituen estrukturak oso funtsezkoak izan, ez dira dena; batzuen ustez lehenago sortzen bait da logika hizkuntza baino: bai naturalezan bai gizonarengan.

Estrukturalista batzuen absolututasuna, beraz, pitin bat apaldu beharra dagoela uste du zenbaitek.

Gauza ezaguna da, esate baterako, ez dagoela Izadian mintzatzen dakien abererik.

Eta hau ez da, ordea, abotsa emateko organorik-eza soila.

Ondorio beretara iritxi dira psikologilariak ontogenesiaren aldetik: lehenago bide du haurrak logika apur bat, hizkuntza baino.

Sinclair de Zwaart'ek, esate baterako (3) Ikus garbi erakutsi bide du lehenago lortzen duela gizonak adimena, mintzamena baino.

Mintzamena, hitz batez, pentsamenaren sortzeari darraikiola, eta ez alderantziz.

Hau honela izanagatik ere, eta nahiz logika lehenago agertua izan mintzamena baino, ados dira gaurko jakintsuak puntu batetan: hizkuntza agertuz gero, pentsabidearen eustarri eta gidari bihurtzen dela oso azkar; (...).